XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. kapitulua IKASKUNTZ INGURUNEAK Ikasgelarik handiena komunitatea da.

Hizkuntza bat ikasteko bi ingurune nagusi daude: formala eta informala.

Hizkuntza bat gehienbat ikasgelan ikasten denean, edo ikus-entzunezko baliabideez, hizkuntza arrotzaren ikaskuntza deitzen diogu askotan, informalki ikasten denean berriz, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza esaten zaiolarik.

INGURUNE INFORMALAK Inguru informal batean, hau da, ikasgelatik edo hizkuntz laborategitik kanpo, komunikazioa ez da ikaslearen beharren arabera antolatzen.

Ez da sinplifikatua, mailakatua edo errepikapenez betea.

Ingurune informal batek, halere, informazio ugari eskaintzen du interakzioari buruz eta gauzak modu egokian esateari buruz.

Elkarrizketa baten esanahiaren zantzuak edo pistak adierazten ditu normalean, ingurunea, partaideen arteko harremana eta gaia, generalean garbi dagoenez.

Gainera, eta garrantzitsuagoa dena, ikaskuntzarako arrazoin nagusienetako bat eskaintzen du: komunikatzeko beharra.

Jende gehienak hizkuntza bat beste pertsonekin hitz egiteko ikasten du.

Hizkuntza arrotz hori bakarrik hitz egiten den ingurune informaletan, uler eraztea funtsezkoa da.

Beraz, ingurune informalek aukera ugari eskaintzen dute praktikarako eta baita une bateko ulertua izatearen saria ere.

Kontrakoa ere une batekoa eta jakina da: komunikatzerik eza.

Ingurune informaletan, ikasleak ez dira bereziki ohartzen ikasten ari direnik, eta ez dira gauza ere zer ikasi duten deskribatzeko.